Post
Ezagutza ondoren (gelditzen dena)
_________________
Bilduma honetan editatzen diren lanak, gaurko eguna historikoki pentsatzeko baliabideak eskeintzen dituzte. Baita etorkizuna historikoki imaginatzeko ere.
Edozein ezagutza mota dago zerbaiti atxekita: Posizionamenduren bat dakar lotua, morala zein ideologikoa, berariz zein ustez emandakoa izan; Eta atzetik gainean dakargun analisiren baten bitartez ematen da beti, kontzeptu moduan izan zein uste edo teoria, gehiago edo gutxiago formulatutakoa, moduan izan. Baina, badago ere beste ezagutzari heltzeko modu bat, hasiera puntu batean dagoena edo ondoegi pentsatu gabekoa dena eta egile askoren pentsamenduan sartuta dagoena, berdin izanik intelektual, akademiko, literaturagile edo hiritarra den bera. Modu hau, gaur egungo arazoak historikoki behatzean eta ebaluatzean datza.
Historikoki pentsatze horrek, ezagutzari berari afektatzen dio; ezagutzea den prozesuari berari historikoki heldu ondoren gelditzen den hori bezala, ikus daiteke.
Bilduma honi, gaurko eguna eta etorkizuna historikoki pentsatzearekin lotuta dagoena, hori interesatzen zaio. Bertan sartzen dira modu horretan ezagutzen duten adibideak eta, batez ere, berau garatzeko eta zehatzago egiteko balio duten tresnak, hiritarren konzientzia historikoa areagotzen dutenak. Bertan sartzen da ere gogoeta oro, iragana aztertzeko janzte teoriko eta metodologikorako balio dezakena.
Historiografiatik hasita, formato epistemologikoei buruzko kritikara arte, ohiko narratiben dekonstrukzioak, adostutako azalpenak, iraganari buruz jasotako interpretazioak, etabar, guztiak interesatzen zaizkigu
Laburbilduz, iraganari buruzko azterketaren bitartez, Gizarte Zientzien eta Giza Zientzien arteko lotura sendoa ezartzea da helburua.
__________________
IZENBURUAK
- Slavoj Zizek, Lenin herido de muerte por una bala en la Estación Finlandia
- Juan Mayorga, El dramaturgo como historiador
- Edward Fulbrook, Pluralismo narrativo
- Leopoldo Moscoso, Agnotología y educación ciudadana
- VV., ¿Qué hacemos con el pasado? Catorce textos sobre historia y memoria