POLIS Bilduma

POLIS Bilduma

Polis

Hiritartasunaren ondoren (gelditzen dena)

_______________________

Bilduma honi interesatzen zaiona da, ikuspuntu historiko batetik hiritartasunarekin eta honen gaurko eta biharko gora beherekin zer ikusirik daukan guztia. Bertan sartzen da ere, alderatzeko modura, iraganean egindako gogoetak eta imaginatze saioak, hiritartasunaren eta klase sozialaren arteko harremana modernitate garaian, horri buruzkoak direnak.

Hiritarra izan da izakiaren izaera modernoaren erakuslea; mobilizazio kolektiboa eta ordezkaritza gobernuaren bitartez, eskubideak eta zerbitzuak eskatzen dituen hiritarra. Hau horrela izanik baina, post-hiritar den garai historiko batean sartzen ari gara zeinean hainbat estatu nazionaletan ari diren esku hartzen, politikoki zein militarki, nazioz gaindiko diren erakundeak. Eta hori gertatzen den bitartean, edonon okerragotzen dira hiritar bermeak, bestelako diren lotura hierarkiko batzuekin bat egin arte, “legearen aurrean berdintasuna” bereganatzen ez dutenak.

Gizarte mailan, beste inoiz ezagutu ez den moduko desberdintasuna areagotzen eta eskubide gabeko etorkinez eta alderatuez osatutako sekulako pertsona multzoa eratzen den bitartean, beste nortasun mesokratiko transnazional baten irudia ari da sortzen. Honek, nabarizko kontsumoan kokatzen du bere klase ertain balore multzoa, ekologikoki eta ekonomikoki jasangarri ez izan arren, kulturalki bidera daitekeena.

Politikak orokorki eta herriaren parte hartzeak bereziki ordea, leku gehiago ari dira irabazten, erakundezko aldaketarako eta gizarte produkziorako eta harremanetarako ezinbesteko baliabide gisa

Bilduma honek, bikoitza den prozesu honi buruz, mundu globalizatua bere menpe duen prozesu honi buruz, historikoki pentsatzen lagundu nahi du. Eta baita ere honen eratorrizko edo ordezko direnei buruz, honako zentzuarekin zer ikusirik duten neurrian: kontrajarze ideologikoa baztertu eta honen ordez beste hizkuntza mota bat ezarri da, zibilizazioen arteko gatazkaren araberako hizkuntza, ezkutuan mundu mailako gerra zibil egoera gordetzen duena.

“Hiritartasunaren ondoren” esaten dugu, gero eta gutxiago garelako hiritarrak mundu globalizatuan eta garenok ere, gero eta hiritar gutxiago garelako, baina joera hau eta bere bide-gurutzeak hobeto ulertzen direlako historikoki pentsatzen bada; mundu modernoaren berdintasuna eta desberdintasuna ikuspuntu historikoaren arabera aztertu eta horren ondoren zer gelditzen den ikusita. Baita ere, onartzea eta bazterkeria, tolerantzia eta fanatismoa, biopolitika eta gutxiengoen eta disidenteen akabatzea, giza eskubideak eta hauen ezabatzearen memoria, etab.

________________________

IZENBURUAK

  1. Pablo Sánchez León, Maldita sea, Malcolm, no podemos traducir empowerment
  1. Jack London, Al sur de la Falla
  1. Immanuel Wallerstein, Lo burgués (y la burguesía) como concepto y como realidad
  1. Alessandro Pizzorno, Política absoluta, política sin límites