ANCESTROS Bilduma

ANCESTROS Bilduma

Ancestros

Norbanakoaren ondoren (Gelditzen dena)

________________________

Honako testu mota hauek hartzen ditu bilduma honek: gizabanakoa, eskubidedun eta gizatalde bateko edo lurralde bateko partaide den heinean, horren inguruan, hareago eta honuntzago, dagoen guztia

Bere atzean dagoen hipotesia hau da: hiritartasun modernoaren atzean, norberak bere buruari ezarria eta mendebaldekoen eskutik aspaldi unibertsalizatua izan den horren atzean, badagoela, bagaudela, indigena batzuk zeintzuen arrasto moralek kontra egiten dioten konturatu gabe bada ere, modernitaterenak diren baloreen eraginez, beraien desagertarazteari, balore hauekin elkarbizi eta elkarnahasi egiten badira ere. Honek ekartzen du, hain zuzen ere, konplexutasun psikologikoa, argi-eten, trauma eta nortasunaren nahaste nolanahikoa dakarrena.

Izpiritualtasunari buruz hitzegiten dugu beraz, baina ez erligioaren sinonimoaren edo ordezkoaren pare eta gutxiago oraindik sektaren edo elizaren zentzuan, baizik eta etimologikoki re-ligio den horri buruz, hau da, ekintzei, prozedurei eta erritoei buruz, gure parekideekin eta antzekoekin eta beste gaiontzekoekin orokorrean, religa-tu, bat egiten gaituzten zentzuan. Azken hauek baino ez digute posible egiten eta, gure barnetasunak eta kanpoaldeko errolak biak batzen eta horri zentzua ematen, hau ezinbestekoa izanik edozein traszendentzia modu sortzeko eta horrela bigarren maila batean utziz. Ezin badugu ere, dagoeneko, norbanakotasun oinordetza kultural luzarokoa desagertarazi, eta ezin badugu ere hau beste erro batzuengatik ordeztu, norbanako izaera juridiko bat eta imaginario berri bat bideratuko lituzketenak, bagaude , besterik ez bada ere, oinordetza hori gure kargu hartzeko moduan eta ez ikuspuntu teoriko kritiko batetik besterik ez baizik eta, batez ere, hura gainditzeko edo zaputz egiteko.

Taldekotasuna, bizimodu sozialari eta duintasun eta norbere estimari gehien eragiten diona, hori berreskuratzea da bilduma honetako testuek duten helburua, eta ez ikuspuntu intelektual batetik, antropologikoa edo morala den beste batetik baizik,. Hauen artean sartzen dira ere, tribu eta behinolako taldeen bizipen kulturalei gerturatzen gaituztenak eta gaur egun ohizturazko erritualak berrekiteari buruzkoak.

___________________________

XXI mendeak, norbanako (eta norbanakotasun) garaia atzean utzi eta sortzen den eremu honen zehar nolako ibilbide moduak hartuko dituen, hauek dira bilduma honek duen interes puntua. Bildumaren helburua izanik hau aldarrikatzea: hiritartasunaren etorkizunak badaukala zer ikusirik, inoiz guztiz joan ez den anzestralitatea, zeinari oraindik ere atxekita gauden, konturatu gabe edo modu ezkor batean bada ere, hura berriz aurkitzearekin (edo berriz asmatzearekin).

Kasu honetan, pentsamodu historikoa aurretiko ekintza batek ordezten du: kakitea eta ontzat hartzea, gure portaeraren mekanismo oinarrizkoenetan badagoela txertaturik, nortasun moral eta kultural jakin bat, gure desioekin, emozioekin eta elkarrizatearekin eta besteekin harremanak izatearekin, lotua dagoena.