ARGITARATZE PROIEKTUA

ARGITARATZE PROIEKTUA

post: metro: polis

Ondoren (gelditzen dena)

___________________________

 

POSTMETROPOLIS testuak sarean (DOI -rekin) eta liburuak paperean (ISBN -rekin) argitaratze proiektua da.

Argitaratze lan hau ez da dirua irabazteko asmoarekin egiten; “Culturas Radicales” elkartearen ekintzetako bat da eta argitaratze proiektu orokorrari sare bitartez egiten zaizkion donazioak erabiltzen dira, batez ere, argitaletxea finantzatzeko, haiek testu berriak argitaratzeko aukera zabaltzen duten neurrian. Argitaletxea sarean dago eta donazioak egiteko sistema telematikoa dauka. Donazioak, orokorrak badira ere, aurrekontua dela eta testulan bakoitzaren deskargari lotzen zaizkio. Zenbait testu, paperezko liburu bezala publikatzen dira, salneurri publiko batekin; hauek postaz banantzen dira, bidalketa gastuak beste alde batetik ordainduz.

Argitaratzen diren proiektuak gaztelerazkoak dira baina hauetako batzuk aukeratzen dira, ingelesez emateko ere; orrialdearen informazio guztia gazteleraz eta ingelesez, frantsesez, Katalanez, galegoz, eta euskeraz ematen da.

__________________

Mendebaldeko kulturaren eta bereziki europako kulturaren mundu mailan areagotzen ari den zentraltasun galera azpimarratzeko, erabiltzen da POSTMETROPOLIS izena. Globalizazio ekonomikoaren eta finantzieroaren prozesuek bere eragina izaten ari dira besteak beste kulturaren geopolitikarengan, zibilizatze nortasunarengan eta erreferentzial den epistemologiarengan. Mendebaldeak ordena globalean garrantzia eta posizioa galtzen duen heinean, bere nagusitasun ekonomikoarekin, poitikoarekin eta militarrarekin bat izan diren episteme garrantzitsuenak, inoiz lehen ikusi ez den moduko kritika jasatzen ari dira eta honek, bere ideologiaren ahultasuna agerian uzteaz gain, historiaren eta zibilizatzearen araberakoa izan dela erakusten du. Kritika hau, neurri handi batean, oinarri post-koloniala duen ezagutza berri batek ekarri du. Baina honek, mendebaldeko metropoliarengandiko urruntze kritiko bat ere eskatzen du, hura osatua izan dadin .

Mendebaldearen historiari zabaldu zaio, bada, espazio metropoli-ondoreneko bat, zeinaren ondorio kulturaletako eta intelektualetako batzuk bilatzen, aztertzen eta erakusten, argitaletxe honek lagundu egin nahi duen, sortu berri den nortasun metropoli-ondoreneko konzientzia horri ekarpena egiten dioten neurrian. Post-metropolirako bidea prozesu bat da, berez fenomeno historiko bezala aztertzea eskatzen duena. Baina, horretaz gain, badauka bertutea ere, errealitatea bere osotasunean ezagutzeko ezartzen den begirada historikoa, goitik behera bestelakoa den toki batean jartzeko. Eta hori, iraganeko gauza moduan jartzen duelako, orain gutxi arte natural, betiereko, unibertsal edo unibertsal egiteko modukoa ikusten zena, “gizatasunarekin” bat eginda.

Behin iraganean kokatuta, historiko eginda, gelditzen dena, batez ere, “ondoren datorrena” da, XXI. mendean bizi dugun errealitate kultural nagusia. Honen erakusle direnek ematen diote zentzua argitaletxe honi.

Post-metropoli hitza lehenago ere izan da erabilia, Ed Soja urbanista erradikal iparramerikarra denaren lan baten izenburuari argia emanez. Honek hitza erabiltzen du, globalizazioaren garaian hiri handietan eman diren aldaketei izena emateko. Argitaratze proiektu honetan hartzen duen esanahia ordea, beste bat da, askoz ere biltzaileagoa eta asmo areagokoa: hitz horrekin, munduko geopolitikan gertatu den Kontinente Zaharraren estatus galtzearekin bat doazen gertakizun multzoa laburbildu egin nahi da, gertakizun hauek zeintzuek, oso bereziki eragina duten jakintza-adituengan eta mendebaldearen nagusitasunarekin bat izan diren epistemeengan, Gizarte Zientzia modernoen euskarri direnak. Aldi berean, hauek ondo ulertuak izateko iharduera intelektual mota bat eskatzen dute, hain zuzen ere, orainaldia eta geroaldia, “historikoki pentsatzea”.

_______________________

POSTMETROPOLIS -en egitura zenbait bildumek osatuko dute:

POST Bilduma

METRO Bilduma

POLIS Bilduma

ANCESTROS Bilduma

TRACES Bilduma, aurreko lau bildumetako aukeratutako zenbat testu jasoko dira, ingelesez itzulita.; eta

SELECCIÓN parerez egingo diren liburuak

Argitaratze lana 13 testuekin hasiko da, Ediciones Contratiempo-tik ekarritakoak eta berriz forma emandakoak, zeinei beste bi gehituko zaizkien, argitaratze iharduera hasierarekin bat publikatuko direnak.

__________________

Bildumak eguneratzeko, argitaratze proiektu bat bidali behar zaio postaz argitaletxeari. Momentuz ez dira aurre ikusi proiektuak ebaluatzeko prozesurik eta editore taldea da erabaki hori hartuko duena, Koherentzia, ahaleginak eta egokitasuna, horiek kontuan hartuta

Testuak editatzeko lana, editore taldeak hartzen du dirutruke, proiektu bakoitzak lortzen duen donazioen eta paperean egiten diren salmenten arabera. Editorialak hartzen du bere gain ere sarean publizitate kanpainak antolatzeko lana, testu berriak editatzen direnean egingo duena. Printzipioz, publikazio berri bat egingo delakoan hilabetean behin.

Argitaletxeak autoreari eskubidea onartzen dio, behin edizio lanak ordaindu ondoren, donazioengatik lortzen den diruaren %20 -a eskuratzeko